Urretxuk ere badu gasolindegia
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/whatsapp-image-2024-02-27-at-10-05-561.jpeg)
Larunbatetik, Urretxuk ere gasolindegia du. Herriko lehen gasolindegia da. Euskadi Low Cost enpresak ireki du, herriko irteeran. Eguneko 24 orduetan dago zabalik. Langileekin, astelehenetik ostiralera 07-00etatik 21:00etara eta asteburuetan 09:00etatik 21:00etara. Garbitegiak ere baditu.