Martxoko bertso afarirako izen-ematea ireki dute Olaberrian
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/03/almitzaren_neguko_jaialdia.jpg)
Olaberriko Gazte Taldeak, Arkupe elkarteak eta udalak 3. bertso afaria antolatu dute, martxoaren 22rako. Iker Zubeldia, Aratz Igartzabal eta Mikel Etxezarreta herritarra ariko dira kantuan. Afaria Ihurre-Zaharra kultur etxean da (30 euro), 21:00etan hasita. Izena emateko eta ordaintzeko bidetzat, telefono zenbaki bat jarri dute (664 499 152).