Txillidaren inguruko ospakizun ekitaldien aurkezpena, etzi
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/03/txillida_lantokia_legazpin.jpg)
Txillida jaio zela 100 urte dira aurten, eta hori ospatzeko Legazpin prestatu duten egitaraua ostiralean aurkeztuko dute, 12:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Udalak eta Lenbur Fundazioak elkarlanean prestatu dute egitaraua. Herritar guztiak daude gonbidatuta.