Ane Lindanek bakarrizketa egingo du Gaztetxean hurrengo ostegunean
Matraka Legazpik talde feministak antolatu du ekitaldia, Martxoaren 8a ospatzeko. Bertan, bakarlariak idatzitako 'Hasta la Potxola me Teneis' liburua erosteko aukera izango da.
Martxoaren 8a ospatzeko, Matraka Legazpiko talde feministak Ane Lindane bakarlariaren saioa antolatu du bezperarako. Bakarrizketa ostegunean izango da, martxoak 7, 19:00etan, Legazpiko Gaztetxean. Sarrera 5 euro izango da, eta Gatzetxean beran erosi ahal izango da, saioa hasi baino ordu bete lehenagotik.
Ane Lindanek sare sozialetan zabaldu duenez, “patriarkatuaren kontrako katxondeoa!” izango da Legazpiko saioa. Bertan, berak idatzitako Hasta la Potxola me Teneis liburua izango da salgai 15 euroan, eta “sinadurak eta dedikatoriak muxutruk” egingo ditu.