Kea Kalerrotako igogailuan
Kalerrotako aparkalekuan zeudenek sustua hartu dute gaur goizean: bertako igogailuko koadroak su hartu du eta ke asko sortu da. Suhiltzaileak gerturatu dira eta inork ez du kalterik pairatu.














