Gainzurialdiaren amaiera festa egin dute Areizaga-Kalebarren plazan
Gainzuri ikastetxeak Gainzurialdia egin du, ikasle, guraso eta langileen artean euskararen erabilera sustatzeko. Bi asteko iraupena izan du. Euskaraldiak bezala funtzionatu du. Gaur arratsaldean amaiera festa egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. Haurrek euskal kantak dantzatu dituzte eta txokolate jana egin dute.