Korrika dabil Goierrin: jarraitu zuzenean
Udanatik sartu da Korrika eskualdean. Zumarraga, Urretxu, Ezkio, Itsaso, Gabiria, Ormaiztegi, Mutiloa, Zerain, Segura, Idiazabal, Olaberria, Lazkao, Beasain, Ordizia, Arama, Itsasondo eta Legorreta zeharkatuko ditu, baina gainerako herriek ere bat egin dute euskararen aldeko AEKren ekimenarekin.
Gabiriako Udaleko ordezkaria, gaur goizean, lekukoa eramaten. Endika Igartzabal alkateak bertso bat bota du korrika zihoala.













