Korostiren eta Iñaki Palaciosen emanaldirako sarrerak salgai daude
Apirilaren 20an izango da, Urbeltz pilotalekuan. Legazpiko dantzariek Iñaki Palacios txistulariarekin eta horren The Gaels taldearekin landutako ikuskizuna aurkeztuko dute.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/03/img_20210904_193459-1200x900.jpg)
Legazpiko Korosti dantza taldeak eta Iñaki Palacios txistulariak eta The Gaels bere bandak ikuskizun bat osatu dute elkarlanean, eta apirilaren 20an aurkeztuko dute, 19:00etan, Urbeltz pilotalekuan.
Sarrerak salgai daude 5 euroan Gurrutxaga, Kukue eta Urbeltz tabernetan, Laubideko estankoan eta Oskarbi optikan. Whats-appez ere erosi daitezke, 688 852 624 zenbakian.
Iñaki Palacios & The Gaels izanak dira aurretik Legazpin, 2021eko irailean, hain zuzen. Orduan Agirre-etxeberriko parkean egin zuten kontzertua, argitaratu berria zuten Baltik diskoa aurkezteko.