Dantza

Legorretako Dantzari Txiki Eguneko alardea bideoan

Legorretako Dantzari Txikiaren alardea.Iñaki Gurrutxaga

Legorretan 22. Dantzari Txiki Eguna egin zuten atzo, herriko Irrintzi Alai dantza taldeak antolatuta. Legorretako taldeaz gain, beste hiru dantza talde elkartu ziren: Aurtzaka (Beasain), Amets Bide (Ordizia) eta Iztueta (Zaldibia).

Goizeko elkartzearen ondoren, eguerdian abiatuko zuten desfilea herriko txoko desberdinetan dantzak eginez, eta 13:00etan plazan elkartu ziren lau taldeak azken alardea egiteko.

Herriko elkarteetan bazkaldu ondoren, arratsaldean, DJ Lyma-k jarritako musikarekin dantza jarraitu zuten dantzari txikira bildutakoek.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa