Pilota

Pilota egokituko kanporaketa jokatuko dute bihar Baratzen

Gipuzkoa mailako txapelketaren baitako kanporaketa da. Teniseko paleta modalitatean jokatuko da. Partida 10:00etan hasiko da Segurako pilotalekuan.

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketako partida bat Idiazabalgo frontoian, artxiboko irudian.GKEF

Otsailaren 3az geroztik martxan da Gipuzkoako 14. Pilota Egokituko txapelketa. Txapelketak bere ekuatorea gainditu du eta dagoeneko lau kanporaketa jokatu dituzte. Final handiaren azkeneko kanporaketa Seguran jokatuko dute bihar, Baratze pilotalekuan.

Teniseko paleta modalitatean jokatuko dute biharko partida, adimen urritasuna duten jokalariekin. Partidari 10:00etan emango diote hasiera. Binakako finalak Donostian jokatuko dituzte maiatzaren 18an.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa