Agintarien soka-dantza egin dute San Prudentzio egunez

Agintarien soka-dantza egin dute San Prudentzio egunez Lazkaon, jaietako igandean.

San Prudentzio jaietako lehen egunak igarota iritsi da jaiei izena ematen dien eguna: San Prudentzio eguna. Gaurkoan, udaleko ordezkariek soka-dantza eskaini dute herriko plazan, alkatea buru zutelarik. Herriko txistulariek ere bertan parte hartu dute, dantzarako musika jarriz eta baita Oin Arin dantza taldeko dantzari gazteek ere. Plazan biribil handi batean bildu dira herritarrak ikuskizunerako eta giro goxoan pasa dute goiza, eguzkiaren azpian dantzak ikusten. Herritar asko izan dira bertara gerturatu direnak gaur goizean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa