Elkartasun Astean dokumentala, irteera eta bazkaria Ataunen
Ataungo Sarek eta Etxeratek euskal presoen eta iheslarien aldeko Elkartasun Astea antolatu dute. Bihar, ostirala, 846 km dokumentala ikusi ahalko da, San Gregorioko Elkargunean (18:30). Egileekin solastuko dira gero. Igandean, Napar Iturrira irteera izango da; 12:00etan mokadua, toka, hitzaldia eta bazkaria daude. Euria bada, Aiako aterpean.













