Igartza Musika Zikloa

Igartza Musika Zikloaren bi saio, asteburuan

Loinatz abesbatzak larunbatean egingo du kontzertua, Lasarteko Alboka abesbatzarekin. Igandean, berriz, Harribitxiduoren txanda izango da.

Loinatz abesbatza.

Igartza Musika Zikloaren bi saio izango dira asteburuan. Larunbatean, Loinatz abesbatzak kontzertua egingo du, Lasarte-Oriako Alboka abesbatzarekin batera. Loinazko San Martin basilikan izango da, 19:00etan hasita.

Igandean, berriz, Harribitxiduo taldearen txanda izango da. Txistuari toki berezia emango diote, proposamen berritzaile eta desberdin bat aurkeztuz. Igartzako jauregian izango da kontzertua, 19:00etan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa