Udalak kontzertuak egiteko baimenik ez diola ematen salatu du gaztetxeak

Urretxu-Zumarragako gaztetxeak udalak kontzertuak antolatzeko baimenik ez diola ematen salatu du. Horra hor gaztetxeak kaleratutako oharra: “Maiatzaren 25eko kontzertuak bertan behera uztera behartuak izan gara. Urretxuko Udala, urte bat kontzertuak antolatzen eman ondoren, isunak jartzen hasi da. Bi isun jaso ditugu oraingoz eta hirugarrena izango dugula jakinarazi digute. Baimenik gabe antolatu ditugula esan digute. Baimenak eskatzen saiatu garen arren, ezezkoa jaso dugu. Gainera, badakigu ertzainek gaztetxean ekintza hauek aurrera eramaten ez uzteko abisua jaso dute. Horren ondorioz, larunbat honetako kontzertuak bertan behera uztea erabaki dugu”.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa