Zegama-Aizkorri 2024

ZUZENEKOA. Mendi maratoiaren zuzeneko emisioa lau hizkuntzatan

Aitziber Ibarbia, Jokin Lizeaga eta Juanan Legorburu, maratoiaren zuzeneko emisioan, komunikabideentzako eremuan, orain hiru urte. Iñaki Gurrutxaga

Zegama-Aizkorri mendi maratoia munduko edozein txokotatik ikusi ahalko da, osorik. Lasterketaren zuzeneko jarraipena eskainiko du Euskal Telebistak (ETB) eta seinalea bere egingo dute Kataluniako telebista publikoak (TV3) eta Golden Trail Series ligaren Youtubeko kanalak. Are, Zegama Aizkorriren Youtubeko kanalean ere ikusi ahalko da lasterketa.

Lau hizkuntzatan jarraitu ahal izango da. Golden Trail Seriesek, mundu osorako ikuspegia duenez, ingelesez egingo du emankizuna; TV3k, katalanez eta ETBk, euskaraz. Zegama-Aizkorriren Youtubeko kanalean, euskarazko emankizunaz gain, gaztelaniaz ere egingo dute jarraipena.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa