Donostiako hiru hondartzetara irteera ekainaren 27an
Zuhaiztikoek Donostiako Ondarreta, Kontxa eta Zurriola hondartzetara antolatu dute irteera, ekainaren 27an. Izena eman behar da.
Zuhaiztikoek Donostiako Ondarreta, Kontxa eta Zurriola hondartzetara antolatu dute irteera, ekainaren 27an. Izena eman behar da. Antiguoko jubilatuen elkartean bazkalduko dute, 10 eurotan (garraioa, aparte). Ekintza gehiago ere badituzte bihar: batetik, 15:30ean, Ordiziatik Beasainera ibilaldia, eta 18:00etan, bingo jokoa.













