EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean
Mendi ibilaldia

Tomas Salazar biran izena emateko azken egunak

Larunbatean izango da. Gaztetxoentzat ere antolatu dute ibilaldi laburrago bat.

Tomas Salazarren omenezko ‘Aizkorriko Bira’ mendi ibilaldia larunbatean izango da, eta parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Interesatuek hemen eman dezakete izena. Ibilaldiaren egunean bertan egin badaiteke ere, antolatzaileek gomendatu dute aldez aurretik apuntatzea, logistika arazoak saihesteko.  52 kilometroko zirkuitua egingo dute partaideek eta 2.000 metroko desnibel positiboa izango du. Goierri eskualdeko tontor eta interes gune desberdinak zeharkatuko dituzte. 06:00etan abiatuko dira.

Umeentzako bira

Gaztetxoenentzako ere antolatu dute ibilaldia. 8 eta 16 urte bitartekoentzat izango da. Beasaindik 08:00etan abiatu eta Olaberriaruntz joango dira. Ojarbitik jarraituz, Idiazabalera jaitsiko dira, eta Arimasagasti auzotik, Urbizura igoko dira, Beasainera itzuli aurretik. 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa