Oskarbi Jauregi zaldibiarra baldintzapeko askatasunean da
23 urteko espetxealdia izan du. 2023ko abendutik hirugarren graduan zegoen.
Oskarbi Jauregi Amundarain preso zaldibiarra aske geratu da gaur. Baldintzapeko askatasuna jaso du, Etxeratek azaldu duenez. 23 urteko espetxe zigorra bete du. 2023ko abenduan hirugarren graduan jarri zuten, eta martxotik baliabide telematikoen bidez bete du zigorra. 2020ko azaroan Euskal Herriratu zuten Teixeiroko espetxetik (Galizia), eta Martuteneko kartzelan (Donostia) egon da harrezkero. 2001ean atxilotu eta kartzelatu zuten. Almeria, Granada, Picassent eta Madrilgo kartzeletan eduki zuten, besteak beste, harik eta Teixeirotik euskal herriratu arte.