2024/8/8

Gorka Hermosa, dokumental zuzendari ere bai

Akordeoilari urretxuarrak, Iñaki Pinedorekin batera, 'Hauspoa&Tunela' ikuskaria grabatzeari ekin dio, Goierrin bertan. Arlo berri horrekin "oso ilusionatuta" dagoela aitortu du. AEBetan, orain astebete, 'Oparoa' lana estreinatu zuen.

Berrenoako galtzada, harriz harri azalera

Ataun eta Urdiain lotzen zituen Erdi Aroko bide zaharraren 53 metro garbitu, berreskuratu eta azaleratu ditu gazte talde batek, hamabost eguneko auzolandegian. Galtzada nola eraiki zuten ikusi ahal izan dute, komunikazio-bide horrek zeukan garrantziaren adierazle.

Zeraingo festak abuztuaren 13tik 16ra ospatuko dituzte

Ohiko gibel jatea egingo dute aurreneko gauean. Umeen eguna eta sagardo dastaketa biharamunean, txakolin probaketa eta herri kirolak Andre Mari egunean, eta kontzertuak, bertsolariak, herri otorduak, mozorroak... izango dira.

Oskarbi Jauregi zaldibiarra baldintzapeko askatasunean da

23 urteko espetxealdia izan du. 2023ko abendutik hirugarren graduan zegoen.

Euskal Telebistak igandean emango du Urbian grabatutako 'Erromerian' programa

Agus Barandiaran eta Anabel Arraiza San Inazio eguneko festan izan ziren, soinua hartuta, istorioak eta pertsonaien berri jasotzen.

Igartubeitiko baserri-museora, oporretan eta ikastera

Jaki mota historiko ezberdinen inguruko 'Pintxo eta txotx', edo sagar zukua norberak egiteko esperientzia eskaintzen ari dira Ezkioko baserri-museoan, abuztuan.

Idiazabalen xarma ezagutzeko bisita gidatua eskainiko dute igandean

Herriko eraikin, txoko eta jakingarri ugari ikusi eta ikasi ahalko dira.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa