Autobus zerbitzu bereziak egongo dira arratsaldez eta gauez Gabiriako jaietan
Ostegunean eta ostiralean izango dira, eta Zumarraga, Ezkio, Ordizia, Beasain eta Ormaiztegi lotuko dituzte jaietan izango den herriarekin
Gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira Goierriko hainbat puntutatik, Gabiriako jaietan, hilaren 15ean eta 16ean. Lurraldebusek eskainiko ditu zerbitzuak, Gipuzkoakoo Foru ALundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak antolatuta.
Zumarragatik eta Ordiziatik abiatuko dira autobusak. Zumarragakoak Ezkion ere geratuko dira, eta Ordiziakoak, Beasainen eta Ormaiztegin ere bai.
Zumarragako autobusak
Zumarragatik, Renfeko geltokitik abiatuko dira autobusak. Arratsaldeetan 18:00etan, 20:00etan eta 22:00etan irtengo dira, eta Ezkioko Alegi auzoan 18:20an, 20:20an eta 22:20an geratuta, Gabiriara 18:30ean, 20:35ean eta 22:25ean iritsiko dira. Kontrako noranzkoan, autobusa 19:25ean eta 21:25ean abiatuko da Gabiriako erdigunetik, eta Ezkiora 19:45ean eta 21:45ean iritsiko da, eta Zumarragara 19:50ean eta 21:50ean.
Gaueko zerbitzuei dagokienez, autobusak 00:00etan eta 2:00etan abiatuko dira Gabiriatik, 00:10ean eta 2:10ean igaroko dira Ezkiotik eta 00:20an eta 2:20an iritsiko dira Zumarragara. Bestalde, 00:30ean eta 02:30ean zerbitzuak egongo dira Zumarragatik, 00:40ean eta 02:40an Ezkiotik, eta 00:55ean eta 02:55ean iritsiko dira Gabiriara.
Ordiziatik, Beasainen eta Ormaiztegin geratuta
Ordiziatik ere izango da Gabiriara joateko autobusa ostegunean eta ostiralean, Garagartzatik aterata. Arratsaldeko zerbitzuak 19:00etan eta 21:00etan aterako dira, 19:10ean eta 21:10ean Beasainen geratuko dira Renfeko geltokian, 19:15ean eta 21:15ean Ormaiztegiko erdigunean, eta 19:25ean eta 21:25ean Gabiriara iritsiko direa. Alderantzizko norabidean, zerbitzuak Gabiriatik 18:35ean eta 20:35ean abiatuko dira, Ormaiztegitik 18:40an eta 20:40an igaroko dira, Beasaindik 18:50ean eta 20:50ean, eta Ordiziara 19:00etan eta 21:00etan iritsiko dira.
Gauez, irteerak izango dira 01:00ean eta 03:00etan Gabiriatik, 01:10ean eta 03:10ean Ormaiztegitik pasako dira, 01:20an eta 03:20an Beasaindik eta 01:30ean eta 03:30ean Ordiziara iritsiko dira. Beste noranzkoan, autobusa 01:30ean irtengo da Ordiziatik, 01:40an Beasaindik eta 01:50ean Ormaiztegitik igaro, eta Gabiriara 02:00etan iritsiko da.