Zumarragarraren lehen nobelak 'Vencer en tierra de espias' du izenburua, eta bere aita Juan Jose Moral txirrindulariak 1975ean Berlinen egindako Bakearen Lasterketa gogoratzen du. Estrella del Norte argitaletxearekin kaleratuko du irailean, baina aurre salmenta martxan dago.
Zumalakarregi museoak bisita gidatuak eskaintzen ditu bertara, aurrez erreserba eginda.
Euriari aurre eginez, gogotsu dabiltza gabiriarrak Andra Mari jaiez gozatzen. Gabiriako eta Aztiriako taldeak neurtu dira elkarren aurka herri kiroletan; Aztiriak irabazi du. Arratsaldean bertsoak izango dira, eta gauean kontzertuak.
Meza 11:00etan izango da, eta ondoren hamaiketakoa eta trikitilarien saioa izango dira.
Abuztu erdi-erdia izan arren, eta eguraldiak asko lagundu gabe gainera, jendetza elkartu da azoka inguruan eta Ordiziako erdigunean. Bisitari asko ere ikusi dira, tartean Karlos Argiñano sukaldari famatua.
Sukaldaria postuz postu ibili da saltzaileak agurtzen