Brinkolako jaiak hurbiltzen ari dira
Bihar da San Agustinetako bazkari-afarietarako izena emateko azken eguna. Aurten abuztuaren 28an, 30ean eta 31n ospatuko dira auzoko festak. Jaialdi berezia ospatuko da 31n, duela 50eko emanaldi garrantzitsu bat gogoratzeko.
Brinkolako San Agustin jaiak hurbiltzen ari dira, eta bihar, abuztuak 20, azken eguna da bazkari-afarietarako izenak emateko: abuztuaren 28ko jubilatuen bazkarirako, abuztuaren 30eko paella afarirako, eta abuztuaren 31rako kantu bazkarirako. Abuztuaren 31ko afarirako ez dago tokirik dagoeneko. Jai batzordeko kideei eman behar zaie izena.
Aurtengo festak abuztuaren 28an, 30ean eta 31n ospatuko dira, eta osagai berezia izango dute, duela 50 urte egin zen jaialdi handi bat gogoratzeko ekitaldiak antolatu direlako larunbaterako, hilaren 31rako.
Hauxe da egitaraua:
Abuztuak 28, asteazkena, San Agustin eguna
12:30 Meza
14:00 Jubilatuen bazkaria
Abuztuak 30, ostirala
18:00 Txupinazoa eta ikurriña altxatzea Armuño elkartean, Txost taldearen eta txalapartarien eskutik
Ondoren, haurrentzako jolasak Sorgintxulorekin, eta patata tortilla lehiaketa
21:00 Paella afaria Armuño elkartean
23:00 Rock kontzertuak eta Dj saioa: Eraso, Rodeo eta Letagin taldeak, eta Dj Woolen
04:00 Legazpira bueltatzeko autobusa
Abuztuak 31, larunbata
10:30 Txistulariek goiz eresia auzoan zehar
12:30 Mahai ingurua, euskal kantagintzaren nondik norakoa gaiarekin. Partaideak: Peio Ospital, Jon Enbeita, Koro Urbieta, Mikel Urteaga, Joxe Mari Telleria eta Jose Angel Urbieta. Moderatzailea: Jokin Matxinandiarena.
14:00 Kantu bazkaria
18:00 Bola txapelketa
19:00 Musika emanaldia, 1974ko jaialdia gogoratzeko: Xabier Barriola, Jesus Castillejo, Iñigo Caballero, Maria Redondo, Amaia Aranguren, Jose Angel Urbieta, Mikel Alustiza eta Zumarragako trikitixa.
21:00 Auzo afaria Armuño elkartean, Elustondo anai-arrebekin