Hasi dituzte Ordiziako Plaza Nagusiko estalkia eraberritzeko lanak
Lehenengo aldamioak jarri dituzte, eta azokako postuen antolaketan hainbat aldaketa izango dira, bihartik aurrera.
Ordiziako Udalak hasi ditu Plaza Nagusiko eraikina eraberritzeko lanak. Atzo bertan hasi ziren lehen aldamioak jartzen, udaletxetik begira ezker aldeko alboan.
Lanen lehen fase honek eragina izango du asteazkeneko azokan, bihartik hasita, hainbat postu lekuz aldatuko direlako. Barrukoak metro eskas batzuk besterik ez dira mugituko, eta kanpokoak plazako beste gune batera eramango dituzte. Euskal Jaiaren asteazkena igaro arteko neurriak dira horiek
Plazako estalkiaren eraikina eraberritzeko, Europako Next Generation Funtsetako diru laguntza jaso du Ordiziako Udalak, eta besteak beste, eraikina bera eraberritu eta estalkian panel fotovoltaikoak jarriko ditu.