Itziar Agirre urretxuarra izango da Gipuzkoako Ekonomia eta Ogasun diputatu berria
Duela gutxi hil den Jokin Perona ordezkatuko du. Izendapena bihar argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkarian.
Itziar Agirre Berriotxoa urretxuarra izango da Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatu berria, duela gutxi hil den Jokin Perona ordezkatuz. Izendapena bihar sartuko da indarrean, Gipuzkoako Aldizkarian argitaratu eta gero.
Agirre (Urretxu, 1975) Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuordea izan da orain arte. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako ogasunaren arloan jardun du lanean 2013tik, lehenik, Zerga Administrazioko zuzendari gisa eta, ondoren, 2017tik aurrera, Ogasuneko sailburuorde gisa.
Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta ibilbide luzea du enpresa pribatuan zein sektore publikoan.
Zinegotzi da Urretxuko Udalean 2003tik, eta batzarkide izan zen Gipuzkoazko Batzar Nagusietan 2007-2013 bitartean.