Kizkitzako erromeria jai giroan ospatu zuten atzo itsasoarrek

Urteroko ohiturari jarraituz, Kizkitzako erromeria egin zuten atzo itsasoarrek, Andra Mari egunez.
Itsasotik Kizkitzaraino gerturatu ziren itsasoarrak goizean eta mezarekin eman zioten hasiera jai egunari eguerdian. Erromeria izan zen bazkal aurretik eta ondoren. Jendetza bildu zen, beste behin, Kizkitzako erromeriaz gozatzera.