Pentsiodunek gaur hasi dituzte asteroko protesta-bilkurak
Lazkaon egin dute kurtsoko aurreneko elkarretaratzea, Gizarte Segurantza sistema propioa eta pentsio duinak eskatzeko.
Goierriko Pentsiodunak plataformako kideek gaur berrekin diete jubilatuen eta pentsiodunen prestazioen eta bizi baldintza egokien aldeko asteroko aldarrikapenari. Lazkaon elkartu dira gaur eguerdian, asteko azoka-egunean. Gizarte Segurantza propioa, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa, eta pentsioak KPIren igoeren arabera eguneratzeko eskakizunak plazaratu dituzte.














