1.304 lagunek eman dute izena Euskal Jaiko herri bazkarian
Udalak denek parte hartu ahal izatea lortu du
Aurten, lehenengoz, Urretxuko Santa Anastasia jaietako karroza desfilea igande eguerdian egingo da. Ondoren, herri bazkaria egingo dute. Ekimenak sekulako arrakasta izan du eta 1.304 lagunek eman dute izena. Hasieran 500 lagunentzako tokia zegoen, baina udalak guztientzako tokia lortu du. Izena eman duten guztien datuak dituzte eta datorren astean esango diete non eseri behar diren.