Partzuergoko ehiza-postuen zozketa egingo dute Zegaman

Seguran pasan den irailaren 3an egin zen zozketan 13 postu egokitu zitzaizkion Zegamari. POstuak zegamarren artean banatzeko beste zozketa bat egingo dute irailaren 27an.

Ehiza-postuak partzoneriako lurretan.Ione Berasategi

Pasa den irailaren 3an egin zuen Arabako eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusiak Idiazabal, Segura eta Zegamari zegozkion ehiza-postuak izendatzeko zozketa. Zozketa hartan ondoko postuak egokitu zitzaizkion Zegamako herriari:

  • Larrebil 6, 12 eta 16
  • Iturgain 4 eta 8
  • Txabolatxo 2
  • Letain 4
  • Apota 7
  • Agiñaran 5
  • Leotaran 1
  • Ultzama 5 eta 11
  • Garagartza 2

Era berean, ehiza-postu hauen zozketa datorren irailaren 27an egongo dute interesa agertzen duten zegamarren artean. Zozketa Karraztarro elkarteak egingo du, 19:00etan Zegamako udaletxean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa