Vignemale mendira irteera antolatu du Arrastaka taldeak
Arrastaka mendi taldeak antolatu duen hurrengo irteera Piriniotako Parke Nazionalera izango da, Frantzian kokatuta dagoena. Vignemale mendia igoko dute. Irailaren 21ean eta 22an izango da irteera. Informazio bilera irailaren 17an egingo dute.
Arrastaka mendi taldeak antolatu duen hurrengo irteera Piriniotako Parke Nazionalera izango da, Frantzian kokatuta dagoena. Vignemale mendia igoko dute. Irailaren 21ean eta 22an izango da irteera.
Mendi hau, 3.000 metrotik gorako bederatzi tontorrek inguratzen dute, Vignemale delarik punturik esanguratsuena. 3.298 metro ditu, frantziar Pirinioko gailurrik garaiena da.
Zailtasun teknikoa
Goi-mendiko ibilbide gogorra da. Elur-maldak, glaziarrak eta harri hauskorrak izango dira bidean, beraz, horrelako ibilbideetan esperientzia izatea, beharrezko materiala eta sasoian egotea eskatzen da. Irteera honetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da mendiko federatu txartela izatea.
Bilera irailaren 17an
Irteeraren inguruko xehetasun guztiak zehazteko eta zalantzak argitzeko bilera egingo dute irailaren 17an, asteartean, 19:00etan, Beasaingo Iturriotz kaleko Ehunmilak-Arrastaka taldearen egoitzan. Irteera honetan parte hartzeko interesa dutenek bileran parte hartzea eskatu dute. arrastaka.net webgunean edo 646 855 620 telefonora deituta (bileraren egun eta orduan) ere emango da informazio gehigarria.