Ane Mintegi Bulgariako tenis txapelketan garaile
Elizara Yaneva faboritoaren aurka irabazi zuen finalean.
Ane Mintegi tenislari idiazabaldarrak W50 Plovdiv (Bulgaria) tenis txapelketa irabazi du. Garaipen honekin, hiru dira idiazabaldarrak profesional mailan aurten metatutakoak.
Txapelketa irailaren 21etik 27ra jokatu da Plovdiv-ken, Bulgarian. International Tennis Federation-ek sustatutako mundu mailako zirkuituaren baitako txapelketa da, nesken profesionalen mailan jokatzen dena. 2-6, 6-1, 6-3 gailendu zitzaion finalean, Elizara Yaneva (Bulgaria) faboritoari. Aurretik, Tara Wuerth (Kroazia), Beatrise Zeltina (Letonia), Ilinca Dalina Amariei (Rumania) edo Loes Ebeling Koning (Herbehereak) mailako tenislariak gainditu zituen final aurreko partidetan.













