Mirai Euskotrenek lortu du Euskal Kopa Beasainen
Ordizia Saskibaloi taldeko Natale Ena ordiziarra Mirai Euskotrenen deialdian izan da.
Mirai Euskotren taldea, igandean Beasainen, koparekin. Natale Ena ordiziarra, behean, eskuinetik hirugarrena.Euskal Saskibaloi Federazioa Donostiako Mirai Euskotren taldeak irabazi du Emakumezkoen Ligako saskibaloiko Euskal Kopa. Beasainen jokatu da txapelketa, Antzizar kiroldegian, hiru partidatan banatuta.
Joan den asteazkenean izan zen lehen partida, irailaren 23an, Inversus Gernika Bizkaia eta Kutxabank Araskiren artean. Arabarrak nagusitu ziren, 60-71.
Bigarren partida ostiralean izan zen, irailaren 25ean. Mirai Euskotrenek 60-64 irabazi zion Kutxabank Araskiri.
Igandean erabaki zen dena, hirugarren partidarekin. Partida estua izan zen, eta azken segundoan erabaki zen irabazlea. Mirai Euskotren 76-74 gailendu zitzaion Inversus Gernika Bizkaiari.
73-74 zihoazen, eta 1,9 segundoren faltan, hirukoa sartu zuen Donostiako taldeko Paige Robinson jokalariak, 76-74 jarrita markagailuan. Azken aukera bat izan zuen Bizkaiko taldeak, baina huts egin zuen eta azkenean Euskal Kopa Donostiara joan da.
Ordizia Saskibaloi taldeko Natale Ena ordiziarra Mirai Euskotrenen deialdian izan da.













