HARPIDEEK ESANA. «Ezagunen elkarrizketak gustura irakurtzen ditut»

Sortu zenean harpide egin, gerora utzi, eta orain hiru urtetik, atzera harpide. «Bertakoa da, eta euskarazko prentsa irakurtzeko aukera borobila da GOIERRIKO HITZA. Gainera, etxetik mugitu gabe jasotzen dugu». Herriko eta inguruko herrietako albisteak ditu gustuko, baita elkarrizketak ere. «Askotan ezagunak dira, eta gustura irakurtzen dira». Zozketei eta lor daitezkeen sariei ere aipamena egin die.