Amalur taldekoak Xoldokogainera joango dira igandean
Ikasturteko lehen mendi irteera izango da.

Bidasoaldeko Xoldokogaina mendira (486m) egingo du ikasturteko aurreneko irteera Lazkaoko Amalur mendi taldeak, igandean. Biriatutik (Lapurdi) abiatuko dira oinez, eta 9 kilometroko bidea osatuko dute, tontorreraino igota eta jaitsita. Itzala tabernaren parean 08:00etan elkartuko dira goizean, eta 14:00etan itzuliko dira.