Errege Kopako lehenengo kanporaketan Cartagenaren aurka jokatuko du Beasainek
Loinaz futbol zelaian jokatuko da partida, urriaren 30aren bueltan.
2024-2025 futboleko Errege Kopako lehenengo kanporaketan Cartagena izango du aurkari Beasainek. Loinaz futbol zelaian jokatuko dute, Cartagena bigarren mailako taldea delako. Partida bakarrera izango da kanporaketa. Urriaren 29an, 30ean edo 31n izango da partida.