Hitzaldia eta auzolana, Ataungo Natur Zikloan hitzordu bikoitza aste honetan
Gaur iraunkortasunaz eta feminismoaz hitzaldia egingo dute, eta larunbatean auzolana.
Ataungo V. Natur Zikloan bi ekitaldi izango dira, aste honetan. Gaur, osteguna, Iraunkortasuna eta feminismoa solasaldia egingo dute Mirene Begiristain eta Nora Salbotx irakasleek, feminismoaren eta ekologismoaren arteko balioez. San Gregorio auzoan, Barandiaran Museoan da hitzaldia, 18:30ean. Etzi, larunbata, udalak deitutako auzolana dago. Leizeak eta hondakindegiak garbitzen segituko dute; San Martingo plazan elkartuko dira, 08:30ean. Heldek eta haurrek, aldi berean, herri txukunketa eta ezkur bilketa egingo dute, 09:00etan hasita.