Zaldibian patin ikastaroa antolatu dute, adin orotarako
Urriaren 15ean hasiko da, Irristaka taldeko Unai Matxainekin.

Irristaka taldeak patin ikastaroa antolatu du Zaldibian, haurrentzat nahiz helduentzat. Urriaren 15ean hasiko da, erakusle Unai Matxain herritarra dela. Saioak astearteetan 18:15etik 19:30etara egingo dituzte, Resti pilotalekuan. Izen-ematea irekita dago, kultur etxean; doan da.