‘Hil arte bizi’, heriotzari buruzko ikastaroa, azaroan

Ezkio-Itsasoko Udalak Hil arte bizi, heriotzaren aurrean norbanakoaren eskubideak ezagutu eta erabakiak argitzeko ikastaroa antolatu du, azaroaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, Nere Erkiagarekin. Ikastaroak 40 euroko kostua du eta parte hartzeko izen ematea urriaren 31ra arte dago zabalik. Udaletxean egin daiteke bertaratuta, telefonoz deituta edo udala@ezkio.eus-era idatzita.