EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Artista Liburuen Topaketan parte hartuko du Beneditarren Artxiboak

Larunbatean bibliotekara bisita gidatua eta urre-xaflekin liburuak urreztatzeko erakustaldia egingo dituzte, Lazkaon.

Beneditarren fundazioko artxiboa erakusten, iaz, talde bati.Gotzon Aranburu

Bigarren urtez jarraian, Lazkaoko Beneditarren Artxiboak Artista-Liburuen IX.Gipuzkoako Topaketetan parte hartuko du. Bisita eta liburu koadernatze saio bereziak egingo dituzte, larunbat honetan, 11:00etatik 13:00etara. Gaztelaniaz izango da. 

Lehen zatian, monasterioko bibliotekara bisita gidatua eskainiko du Juan Joxe Agirre artxibozainak. Formatu aldetik bereziak diren liburuak bereziki esplikatuko ditu. 

Ondoren, Luis Barrios artista-enkoadernatzaileak liburu-ebakidurak urre-xaflaz urreztatzeko erakustaldia egingo du. Izena eman behar da (943 88 87 81; lbf@lbf.eus). 

Goierritarren bisitak

Bestetik, Goierriko udal itunduekin hitzartuta bisita gidatuek ere segitzen dute. Ostegun honetan (urriak 24) Mutiloako herritarren txanda izango da, ostiralean (urriak 25) Olaberrikoena, eta urriaren 31n Zaldibiakoena. Bisitak 18:30etik 20:00etara egingo dituzte, eta aurrez izena eman behar da, artxiboan.


Beneditarren fundazioaren biblioteka erakusten, talde bati. Artxiboko irudiaGotzon Aranburu

 
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa