Beneditarren artxibora bisitak beasaindarrentzat
Bisita irekiak, azaroaren 21ean eta 29an izango dira. Izen ematea zabalik dago.
Lazkaoko Beneditarren Fundazioko dokumentazio gunera bisitak antolatu dituzte Beasaindarrentzat, Beasaingo Udalak eta Bedenitarren arteko hitzarmenari esker. Bi motatako bisitak izango dira: bisita irekiak, azaroaren 21ean eta 29an; eta talde eta elkarteentzako bisitak, haiekin adostutako egun eta ordutegian. Izena emateko edo bisitak adosteko deitu 943 88 87 81 telefono zenbakira edo idatzi lbf@lbf.eus epostara.
Bisita guztiek ordu eta erdiko iraupena izango dute, eta bertan dokumentazio zentroko instalakuntzak zein bertan gordetzen den materialaren lagin zabala ikusteko aukera izango da.