Pedro Aranburu 'Polo' zaldibiarrari omenaldia
Ordizian 1999an Txapagain pilota taldea sortu zenetik entrenatzailea izan da Aranburu.
Txapagaineko Pedro Aranburu 'Polo' omendu zuten ostiralean.Txapagain. Joan den ostiralean omenaldia egin zioten Txapagain pilota taldeko Pedro Aranburu Polo zaldibiarrari. Taldearen sorreratik, 1999tik, entrenatzailea izan da Aranburu.
Txapagainekoek diotenez, “ondo merezitako omenaldia izan da, 25 urte baino gehiago eman baititu Polok Beti Alai pilotalekuan eskuzabal lan egiten, eta gure pilotariei Euskal Herriko frontoi guztietara lagunduz”.
Poloren lanari esker, ” Ordizian esku pilotak bizi-bizirik dirau, eta horren lekuko dira lortutako garaipen ugariak, eta Ordiziako pilota-eskolan hasi ziren pilotari batzuk profesionaltasunera heldu izana”, gaineratu dute.
Klubaren zuzendaritzetako kide izan direnek hartu zuten parte omenaldiko afarian, eta “gogotik sumatu” zuten “iaz zendutako Marcial Garmendia ahaztezinaren falta”.













