Alkate berria izendatzeko ez ohiko osoko bilkura, astelehenean
Pasa den azaroaren 29an, Gorka Urteagak alkate karguari uko egin zionetik, hamar eguneko epea izan du Zeraingo udal gobernuak udalbatza berria egituratzeko. Hala, bi osoko bilkura deitu dituzte astelehenerako, abenduak 16; bat ez ohikoa, eta bestea ohikoa.
Ez ohiko osoko bilkura 17:15ean hasiko dute eta EH Bilduren izenean, Fermin Mendia Zuntzunegiren kargu hartzea onartuko dute; ondoren alkate berriaren izendapena onartuko da —oraindik ez dute aurreratu nor izango den—. 17:45ean ospatuko dute ohiko osoko bilkura. Atzeratutako akten onarpena, alkatetzaren ebazpenak eta bake epailea izendapena, jorratuko diren gaien artean.