Hiru baserri bide auzolanean garbituko dituzte
Lazkaomendin erretenak garbitzen, orain lau urte.Asier Zaldua Herriko hiru baserri bide auzolanean garbitzeko bi egun izendatu ditu Lazkaoko Udalak. Etzi, larunbata, bi lekutan lan egingo dute, 08:30ean hasita: Albitxutik Abalinerako bidean, eta San Prudentziotik Izarbasorakoan. Abenduaren 21ean, berriz, Gurutzetxeberritik Maizberrirako bidea garbituko dute. Tresnak eramateko eskatu du.












