Irimora eta zazpi puntetara joango dira Amalurrekoak
Amalur mendi elkarteak Irimora eta Urretxu-Antzuola mugako zazpi puntetara egingo du igandeko txangoa. Santa Barbaratik abiatu, eta Neberatik Trekutzera joango dira. Zazpi tontorren gailurreria zeharkatuko dute, Irimoko gurutzea azkena (8,5 km, 346 metroko desnibela). Lazkaoko Itzala paretik 08:30ean irtengo dira.