Zuhaiztiko txapeldunak

Urteari amaiera emateko ekintza bereziak izango dituzte Zuhaiztin. Bihar, Gabonetako bingo berezia egingo dute, 20:00etan hasita. Larunbatean, abenduaren 21ean berriz, Santo Tomas eguna ospatuko dute 17:30ean, txistor janarekin eta dantzaldiarekin. 

Zuhaiztiko hamahiru saridunak. Argazkia: Iñaki Aizpurua.

Zuhaizti gizarte zentroko karta eta mahai jokoetako txapelketak jokatu ziren pasa den hilean, azaroaren 11 eta 29 bitartean, eta gaur arratsaldean, sari banaketaren festa izan da, Gabon giroa nagusi zela. 

Karta jokoei dagokionean, musean eta punttuan Batiste eta Ataun izan dira irabazleak. Tutean Marino eta Josefa. Seiko urrean, Eva E., erratzan Ramon eta Manuel, briskan Marino J. eta Josefa P, eta txintxonen, Alicia D.

Mahai jokoetan, berriz, dominoan Nicasio eta Carmen bikotea izan zen irabazle, xakean Eva E., eta partxisean Begoña.

Toka, igel eta bote jokoak ere jokatu ziren Zuhaiztiko bazkideen artean. Tokan eta botean Antonio M. izan da irabazlea eta igelean, Roberto R..

Bihar, bingo berezia

Urteari amaiera emateko ekintza bereziak izango dituzte Zuhaiztin. Bihar, Gabonetako bingo berezia egingo dute, 20:00etan hasita. Larunbatean, abenduaren 21ean berriz, Santo Tomas eguna ospatuko dute 17:30ean, txistor janarekin eta dantzaldiarekin. 

Urteari amaiera emateko berriz, abenduaren 30ean, 18:00etan, urte zaharreko festa eta dantzaldia egingo dituzte.

Abesbatza Irurara

Zuhaizti gizarte zentroko Umore Ona abesbatzak bihar Iruran egingo du kontzertua.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa