Mendia

Elkartasunezko txokolate beroa Aizkorriko aterpean

Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean antolatu du Aizkorri Bizirik taldeak elkartasunezko txokolate jana. Egunsentitik, 15:00ak arte egongo da aukera. Biltzen den dirua Zaporeak proiektuarentzat izango da.

Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean izango da da aukera.Aizkorri Bizirik.

Urte zaharra agurtzeko eta berriari ongi etorria egiteko ohikoa izaten da mendi gailurretara igotzea. Aizkorri da horietako bat. Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere, Aizkorri Bizirik taldeak elkartasunezko txokolate jana antolatu du Aizkorriko Gurutzeko aterpean, abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, egunsentian hasi eta 15:00ak aldera arte.

Txokolatearen ordainetan, borondatea jasoko dute, eta bildutako dirua Zaporeak proiektuarentzat izango da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa