Gaur irekiko dute Izpien Txokoa

Legazpiko0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendutako espazioa da. Agirre-etxeberriko areto nagusian dago kokatuta.

Gaur 17:00etan irekiko dute Izpien Txokoa. Udalak Agirre-Etxeberrin 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat eta horien familientzat egokitu duen espazioa da, «sormena, garapena eta gozamena sustatzeko diseinatutakoa». Zerbitzua erabiltzeko txartela eskatu beharko dute familiek udalaren webgunean edo udaletxeko HAZen, eta gero Kultur Etxean jaso beharko dute.

Lau txokotan banatutako espazio hori ingurune seguru eta egokitu bat eskaintzeko pentsatuta dago, «haurrek familiekin gozatzeko aukera izan dezaten».

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa