Aizkorri mendizale elkartearen irteera Beasainmendira
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/01/beasain-agorta.jpg)
Aizkorri mendizale elkarteak mendi irteera antolatu du biharko. Eskola kirolaren barruan kokatutako irteera da. Arana kalean, Aizkorri mendizale elkartean bertan egin dute hitzordua, 09:00etan. Hiru ordu eta erdiko irteera izatea aurreikusi dute, 12:30era arte. Beasainmendiko garai bateko bideetan ibiliko dira.