Juan Bautista Usabiagak 102 urte bete ditu

Juan Bautista Usabiaga, senideekin eta Leire Artola alkatearekin, Arangoiti egoitzan.Beasaingo Udala

Juan Bautista Usabiaga Etxeberriak 102 urte bete ditu gaur. Beasaingo Ugartemendi auzoan jaioa da, Ugartemendi goikoa baserrian.

Arangoiti egoitzako egoiliarra da, eta arreba eta ilobak ondoan zituela ospatu du urtebetetzea. Leire Artola Beasaingo alkatearen bisita ere jaso du, eta beasaindar guztien izenean zoriondu eta lore sorta oparitu dio.

Adimenez argi jarraitzen du. Irakurketa gustuko du, eta liburuak oso estimatuak ditu. Egunkariaz gain beti du aldean irakurtzeko liburuxkaren bat.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa