Gaur arratsaldean aiton-amona eta biloben eguna ospatu dute Zumarragako Gure-Txoko jubilatu elkartean. Hasteko, adinekoek eta haurrek marrazkiak egin dituzte, ondoren Mari Carmen Viedmak ipuin bat kontatu du eta, bukatzeko, elkarrekin meriendatu dute.














