Urretxuarrak eta zumarragarrak, Erroman Realarekin
Realak Europa Ligako partida jokatuko du gaur 21:00etan Erroman, Lazio taldearen aurka. Beti bezala, Urretxu eta Zumarragako zaleek ez dute kale egin. Horra hor Javier Segurak, Bixi eta Txomin Garziandiak eta Agus Artola tolosarrak Erromako toki ezagunenetako batzuetan ateratako argazkiak.
Gipuzkoatik 1.000 bat zaletu joan dira. Atzo gauean Lazioko zaletu batzuk Gipuzkoatik joandako talde bat jipoitu zuten eta hiru ospitalera eraman zituzten, labankadak jaso baitzituzten.